Pub Factory

Seinaletika

Seinaletika, zuzenduriko panelak, profesionalen plakak, geziak, identifikazioa

Gure seinaletika aterabideek arrapostua eskaintzen diete zure jardunaren lekuaren identifikatze eta jario arazoei. Seinaletika elementuek norabideak seinalatzen dituzte, lekuak identifikatzen dituzte, informazio zehatza… ematen dute.

Izarira egina, zure seinaletika hainbat motatakoa izan liteke: identifikatze plakak, informazio panelak, geziak, totemak, lurreko edota hormetako markak, norabide panelak, erakusleihoak… Hainbat eta hainbat aterabide daude, sortzaile joka dezagun elkarrekin!

SEINALETIKA DIGITALA

Digitalarekin, seinaletika animatua eta elkarreragilea da orain. Argi panelek eta irudi hormek formatu handian hedatzen dute zure komunikazioa, hala barnealdean nola kanpoaldean.

Pantaila dinamikoak, ukitze bidezko terminal eta idazmahaiak hatz muturren ukituaz animatzen dira, zure produktuak bide berritzaile batez aurkeztu eta ezagutzera gonbidatzeko edo publikoa gidatzeko.

Factorush aukeraren bidez, 10:00ak baino lehen egizu eskaria eta 17:00 orenetatik goiti ekarriko dizugu BABren eremuan bazara. Eta karbono eragina gutxitzeko, txirrindaz dabilen mandatari batek ekar diezazuke!

Adituaren jokoa!

Entseina, enpresa edo marka baten unibertso grafikoa zentzua duten zeinuetaz behar da osatu. Tipografia edo piktograma baten diseinua da nortasun azkar baten oinarria. «Less is more» (edo hor nonbait). Seinaletika on baten zeregina lekuak edo lurraldeak irakurgarri bilakatzea da erabiltzaileek beregana ditzaten.