Jendeak hartzen dituzten eraikinen segurtasuna, MUP antolaketak, eguzki babeserako eta ikustetik babesteko mintzak
Jendeak hartzen dituzten eraikinetan baitezpadakoa da beriznazko gainazal gardenak seinalatzea. Ororen babes eta segurtasunerako, ikusteko elementuak kokatu behar dira, gizakien goratasunean, pasalekuetan berina pareta seinalatzeko.
Aterabide itsasgarri anitz proposatzen dugu, gehienetan lotkor diren zerrendekin.
Klasikoak izan litezke, zerrenda zuridunak, edo berina esmerilatuaren itxurakoak, edo marrazki edo koloreekin; dena egin liteke.
Intimitatea segurtatzeko edo zure espazioak trenkadaz zatitzeko, berinezko zure gainazalak argia pasatzen uzten duten baina ikustea zertxobait oztopatzen duten mintz esmerilatuekin estaltzen ditugu.
UV izpien aurkako, beroaren aurkako, grafitien aurkako, haustearen aurkako, marratzeen aurkako diren, bai eta usainen edota mikrobioen aurkako, itsasgarri teknikoak ditugu ere.
MUP HELGARRITASUNA
Legeak publikoari zabalik duzun etxea MUP helgarritasuneko arauetan izatera behartzen zaitu eta horrek zenbait betebehar ezartzen dizkizu:
aparkatze eta seinaletika panel bereziak, braillez idatzi plakak, erne izatera deitzen duten zerrendak, norabide panelak, ez irristatzeko eskalera mailak, lauza podotaktilak …
Adituaren jokoa!
Iragarkiak eta haien euskarriak ongi zaindurik behar dira atxiki eta ongi funtzionatzen dutela (R.581-24 art.). Luzaz deskolatu afixak, osorik ez diren afixatze baliabideak edo arriskutsu bilakatu direnak, argiztapen edo pantaila akastunak; horiek guztiak arau haustean dira beraz.