Pub Factory

Entseinak

Argidun entseinak, bandera, totema, panelak

Pub Factory-k proposatzen dituen entseinak ikuste komunikazioaren lanbideetako arauetan dira.

Zure lan jardunaren funtsezko ezaugarria duzu entseina eta gehienetan, horren osagaiak, zure ikurra eta jarduna azaltzen duen erranaldi bat dira.

Lurrera finkaturik edo eraikinaren aitzinaldean kokaturik, zure etxearekiko lehen ikuste harremana zaio hori erabiltzaileari. Halatan, bada, ongi-ongi zaindu behar da hori.

Gure esperientzia eta antzeari esker, dituzun nahi orotara egoki liteke entseina, zure txartel grafikora egoki liteke edota zure jardun lekuaren betebeharretara (merkataritza lokala, leku publikoa, negozio zentroa …) ere.

Panel inprimatu arrunta hautatzen baduzu, nola erliebedun hizkiak hautatzen badituzu, edo forman ebaki ikurra, argidun kutxa edota hizki gibelargiztatuak, material aukera zabal-zabala eskainiko dizugu, nahi duzun estetikaren arabera, kokalekuaren arabera eta iraun behar duen denboraren arabera.

BANDERA ENTSEINAK

Eraikinen aitzin hormara perpendikular den elementua, hormako euskarriek eusten diotelarik, bandera entseina bi aldetarik inprimatu panel arrunta izan liteke, argidun kutxa fresatua, nor bakoitzaren gisara moztu plaka, burdin artelanezko euskarriak…

ARGIDUN ENTSEINAK

Zuzeneko nola zeharkako argiztapen aterabide mota oro proposatzen dugu: Argiztapen zuzeneko kutxa hizkiak, gibelargiztatu hizkiak, Argi kutxa, argi proiektagailuak edo aitzineko argiak, led argiak, hodi fluoreszenteak, neon argiak

TOTEMAK ETA KUTXA HORIZONTALAK

Lurrera finkaturik, izarira, aldeak metalezkoak dira maiz (altzairua, aluminio).

Laukizuzen edo zilindriko izan ohi dira; izarira molda litezke.

Totema laukizuzena izaten da maiz eta izarira molda liteke.

Pertsonalizatu apaindura kokatzen da alde ikusienetan. Totemak barne argiztapena badu, aldeak fresa litezke argia heda dezaten.

FORMATU OROTAKO PANELAK, AFIXA 12 m²

Kanpoan, aparkalekuan edo berdegunean kokatzeko egokia: egitura horiek berri-berri osoki antolatzeko edo jadanik badituzun ikusgarriak berritzeko aterabideak proposatzen dizkizugu.

Adituaren jokoa!

Entseina berri orotarako edo aldaketa orotarako, aitzineko adierazpena aurkeztu behar diozu zure herriko hirigintza zerbitzuari. Administrazioarekiko egiteko horiek zure ordez egin ditzakegu (oharra: izapidetze epea: 2 hilabete)

CERFA 14798 inprimakia telekarga.

 

Gure entseinak erabiltzeko prest ematen ditugu, baina ahalmena duen elektrikari batek behar ditu azken loturak egin. Guk igor dezakegu nahi baduzu.

Bizitegi ez diren eraikinen (bulegoak, saltegiak, laborantza edo industria eraikinak, eraikin publikoak, aitzin hormak eta erakusleihoak adibidez) iragarkien, aitzinentseinen eta argi entseinen gaueko argiztapena mugaturik da argiztatze trabagarriak eta energia kontsumoa gutxitzeko.