Etiketen, afixen, bisita txartelen, eskuorrien, menuen inprimaketa
Arte grafikoen profesionalak garen bezainbatean, zure komunikaziorako paperezko euskarri guztiak eskaintzen ditugu ere: stickerrak, etiketa itsasgarriak, bisita txartelak, idazpurudun papera, eskuorriak, liburuxkak, afixak…
Kopuru txiki nola handitan, zure inprimatze behar orotarako aterabideak ditugu.
Adituaren jokoa!
Nola fitxategiak sortu eta dokumentu baten aldeen orientazioa aurreikusi lortu nahi duzunaren arabera?
Irakurtzearen nondik norakoa dokumentu baten antolaketa onaren ezaugarri nagusietako bat da. Zure fitxategiak asmatzeko, kontuan har ezazu beti zure orrialdeen biraketa ardatz bertikal bati segika egiten dela.
Produktu baten sustapena edo ekitaldi baten iragarkia izan, eskuorriak anitz errateko gai behar du izan, jakinmina piztu behar du, salgaia edo ekitaldiaren lekua espazioan eta denboran kokatu behar ditu.
1. aholkua: Argi-argiki idatzi: erranaldi laburrak, ongi hautatu hitzak, jende ororentzat ulergarri diren hitzak, ez dadila irakurlea galdu.
2. aholkua: irudiak eta koloreak zain itzazu. Emozioen sortzaile dira eta koloreek hitzek baino gehiago erraten dute batzuetan; gizartean, politikan edo kulturan duten konnotazioaz ohar zaitez. Konnotazio horien artean dugu gorriak arreta deitzen omen duela eta gosea eta gutizia omen dakartzala. Urdina arrazoiaren gainean eragiten omen du nagusiki eta oroimena laguntzen.
3. aholkua: Tipografien garrantzia. Tipografiei talde txikiak zaizkie gogoko; ez inoiz hiru baino gehiago erabili eskuorria gainkargatu nahi ez baduzu.
4. aholkua: Legedia ere kontuan har ezazu. Zure eskuorriak iturria azaldu behar du. Funtsezko informazioak eman behar dituzu, hala nola enpresaren izena, sozietate izena (RCS zenbakia, herria) edota haren ikurra, webgunearen URL delakoa, harremanetarako bideak, eta, azkenik honako erranaldi hau « ez karrikan bota » eskuorria karrikako marketinean erabiltzeko bada.